XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ikusten zan baserriak sobratzen ari zirala, ta orduan nagusiak izaten zituzten beren buru-austeak; errenta pagatzea atzeratua edukitzea txarra izaten bazan, baserria utsik edukitzea ez baitzan askoz obea izaten, modu orretan lur guziak, eta etxea bera ere bai, ondatu egiten ziralako.

Ta, nola ordukoz ere asi baitziran neskatxak, bizimodu gogorra eramaten zalako, baserrira ezkondu nai ezik, nagusi asko saiatzen ziran beren baserriko maiorazkuari aurrerako martxa jartzen; bestela begiratu zer-nola itzegin zuten, bein batez, maixtarrak eta etxe-jabeak.

Etxe-jabea emakume ezkongai bat zan, au da, etxeko andrea, eta onengana joaten ziran errenta pagatzera baserri artako senar-emazteak.

Baña gizona il zan eta andrea alargun gelditu zan, seme batekin.

Andikan aurrera ama alarguna joaten zan errenta pagatzera.

Baña au ere ari zan zartzen, eta semeak etzeukan etxeko martxa artzeko asmo edo biderik, eta etxeko andreak, ikusirik baserrirako martxa txarra zetorrela, esan zion:.

- Aurten ere bakarrik al zatoz? Ez du semeak etxeko martxa artzeko edo ezkontzeko asmorik? - Ez, andrea, ez!.

Arrek ez dauka olako asmorik oraingoz beintzat!.

- Ez al du bada ikusten, ama zartu ezkero, zer datorkion?.

- Nik ere orixe esaten diot; baña arrek erantzuten dit baserrirako andregaia topatzen oso zalla dagoela.

- Ia, ia! Esaiozu buelta bat egiteko neregana, ia nik animatzen dedan!.

@- Bai, bai, nik esango diot; baña ez det uste ura ortara jarriko duenik.

Gazte-gaztea izan bazan ere, baña urteetan ere badijoa pixka bat eta...

- Ez da inporta! Zuk esaiozu eta ikusiko degu zer esaten duen!.